Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatzen dira, gau festa zoro baten ondoren; burua nahastuta eta pixkat mozkor oraindik, bakarrik eta apartamentuan giltzapetuta daudela ohartzen dira. Hortaz, patua onartu eta denbora tarte hori elkarrekin bizitzea erabakitzen dute, elkar deskubritzeko eta guk nortzuk diren ezagutzeko balioko duten ordu batzuk: gizarte eta lanpostu kapitalista eta konpetitibo honetan euren tokia bilatzeko borrokan ari diren bi emakume gazte, hain zuzen ere.
"Winona & Grace" antzezlanak aktore izatearen eta zure bizitza arteari eskaintzearen auziaren inguruko testua da. Hainbeste gorabehera dituen lanbide bat bizitzearen ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak, "izar bat" izatearen ametsarekin talka egiten du, lanbide hori aukeratzeak dakarren errealitatea erakusteko helburuarekin.
"Aktore izatearekin amets egitea, hau bera izatea baino bizigarriagoa da" Marilyn Monroe
"Zer izan nahi dugu?" galdera "Benetan nor gara?" koskan bihurtzen da. Heldu bihurtzeari buruz ere hitz egiten du lan honek, bizi-erabakiei buruz, amets hautsiei buruz, etsipenari buruz, norbait izateko exijentziari buruz... Gure bi protagonistekin batera, konfesio, negar, delirio, abesti eta barreez betetako bidaia egingo dugu "Winona eta Grace" antzezlanarekin.
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK:AINHOA ARTETXE, GRACIELA DONIZ ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: AZEGIÑE URIGOITIA SOINUA:IBON AGUIRRE ARGIAK:OIER ITUARTE PROIEKZIO TEKNIKARIA:JAVI ANDRAKA ARGAZKIAK: SON AOUJIL BIDEOAK:JESUS PUEYO TESTUAK: AINHO ARTETXE,GRACIELA DONIZ,ALEX GEREDIAGA ITZULPENA: MARIA URCELAY AKTOREEN COACH-A: ARIADNE SERRANO ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: ARRATE ETXEBERRIA EKOIZPENA ETA BANAKETA:KHEA ZIATER ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA:ALEX GEREDIAGA
FILMAZIO TALDEA Produkzio Laguntzailea: Arrate Etxeberria Argazki Ziuzendaritza: Carlos Gil Amak: Arantxa Uriarte Uria / Marisol Román Mateos
DIRULAGUNTZA
KOLABORATZAILEAK
Sopelako Udala Amorebieta-Txano-ko Udala Arriola Antzokia Harrobia Bilboko Udala