Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
SINOPSIA Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librean kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.
Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean,, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarri bihurtuko da.
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK:NA GOMES, SANDRA FDEZ. AGUIRRE JATORRISKO TESTUA:CHARLES DICKENS EGOKITZAPENA: ALEX GEREDIAGA EUSKARAZKO TESTUA: KEPA ERRASTI ESZENOGRAFIA eta JANTZIEN DISEINUA: AZEGIÑE URIGOITIA ESZENOGRAFÍAREN ERAIKUNTZA: ATX SORKUNTZA PANPINEN DISEINUA: IKER GARCÍA, MARTA ÁLVAREZ (LA ENANARANJA) PANPINEN ERAIKUNTZA: IKER GARCÍA, MARTA ÁLVAREZ, JAVI TIRADO ARGIAK:OIER ITUARTE ESPAZIOA eta PROIEKZIOAK:JAVI ANDRAKA ARGAZKIAK: SON AOUJIL BIDEOAK:JESUS PUEYO SOINUA:IBON AGUIRRE EKOIZPEN LAGUNTZAILEAK:ARRATE ETXEBERRIA, LEIRE UCHA EKOIZPENA eta BANAKETA:KHEA ZIATER ZUZENDARITZA eta DRAMATURGIA:ALEX GEREDIAGA
DIRULANGUNTZA
KOLABORATZAILEAK
Sopelako Udala Amorebieta-Txano-ko Udala Arriola Antzokia Harrobia